Iraileko azken astean jarriko da bost edukiontziko sistema Aretxabaletan

  • 30 gune izango dira, eta organiko eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartelak, berriz, astelehena, irailaren 19tik aurrera hasiko dira banatzen Santa Rita Komentua zen eraikuntzan.

Goiena @goiena
2016ko irailaren 16a

Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak eta Lander Arregi Mankomunitateko Hondakinen Kudeaketa batzordeburuak ostegunean eman zuten prentsaurrekoan Aretxabaletan ezarriko den bilketa sistema berriaren inguruko adierazpenak egin zituzten.

Edukiontzi berriak irailaren azken astean hasiko dira jartzen, eta 30 gune ezberdin jarriko dira, guztira, 120 edukiontzi. Bestalde, organiko eta errefusaren txartelak irailaren 19an hasiko dira banatzen eta astelehenetik egubakoitzera bitartean zonaldeka banatuko dituzte Santa Rita komentua zen eraikuntzan.

Bandoaren bitartez jakinaraziko zaie herritarrei zein egunetan tokatzen zaien hauen bila joatea, eta ostalari eta dendariei bandoa eskura emango zaie.

Norbaitek ezin badu txartelaren bila joan egokitutako egunean, Durana kaleko informazio bulegora joan beharko du.

Guztira, 3.324 erabiltzaile daude txartelen bila deituak, eta beste herriekin alderatuta, aldaketa bat ere badago, izan ere komertzio eta ostalariak ere jasoko dute txartela.

Gastuei dagokienez, 105.560 euro kostatuko dituzte edukiontziek, eta beste gastu batzuei dagokienez, muntaia egiteko pabelloia alokatzea, eta edukiontziak sartzeko kamioiaren alokairua osotasunean, 109. 860 euroko inbertsioa egingo dela aurreikusten da.

(Albiste hau Goienan argitaratu da eta CC-by-sa litzentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan  |  Aretxabaleta

Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan kanaletik interesatuko zaizu...
Hernani Town Council takes on Cleaning itself

Over recent years the FCC company has been in charge of keeping the streets of Hernani (Gipuzkoa) clean, just as in many other Basque towns. But from May onwards Hernani's own Garbitania public service will be doing that. Votes from EH Bildu and Orain Hernani (Podemos) passed switching the service from the private sector back to the public sector.


2018-03-02 | Miren Osa Galdona
Thousands ask again to stop the construction of the incinerator in Donostia

Last Saturday the anti-incinerator movement organised a mass demonstration in Donostia-San Sebastian (Basque Country). They gave the provincial government and its leader, Markel Olano, a message: "Use your energy recycling, not just burning refuse".


2018-02-26 | Baleike
Hondakinen 47 edukiontzi sabotatu dituzte Zumaian

Herenegun jarri zen abian hondakinak jasotzeko sistema berria Zumaian, eskualdeko beste herrietan jarri ondoren. Ekimenaren hasiera ezin esan pozgarria izan denik. Izan ere, edukiontzi horietatik dezente sabotatu dituzte.


2018-02-22 | Goiena
O˝atiko Za˝artuko basoetan botatako neumatikoak auzolanean jaso dituzte

Zañartuko Bienia eta Arlandueta basoetan botatako neumatikoak jasotzen ibili dira hainbat herritar asteazken arratsaldean auzolanean. Debagoieneko Mankomunitateak edukiontzi bat eraman du eta hara jaso dituzte, dagokion tokira eramateko.

 


2018-01-02 | Plaentxia .eus
Plaentxian txip bidezko edukiontziz hasiko dira biltzen hondakin organikoa

Errefusa batzeko edukiontziak ipintzen hasiko dira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatekoak bihar, eguaztena. Bizpahiru egunean hasi eta bukatuko dute prozedura. Edukiontzi grisak ipintzeaz bat, berdeak eraman egingo dituzte. Beraz, aurrerantzean txartela erabiltzea nahitaezkoa izango da organikoa zein errefusa botatzeko.


2017-12-27 | ARGIA
Erraustegiaren 52.000 tona eskoria nahasteko, urtean 6 milioi euro gastatuko ditu Gipuzkoak

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Eguberri egunaren biharamunean onartu ditu Zubietako erraustegiaren bigarren fasearen baldintza pleguak. Biometanizazio planta eta eskoria nahiz errauts toxikoak tratatzeko gunea egingo dituzte, orain erraustegia eraikitzen ari diren tokitik gertu.


Gipuzkoako zabor-biltzaileen grebarik ez da izango eguberrietan, sindikatuek "oso ontzat" jo duten akordioari esker

Asteazken honetan hastekoa zen Gipuzkoako hondakin-biltzaileen greba baina azken momentuan akordioa itxi dute patronalak eta sindikatuek.


EH Bilduko hautetsiek salatu dute Intxaurrandieta eta Errazkinen auziperatzea

Buruntzaldeko eta Debagoieneko EH Bilduko alkate eta zinegotziek –legealdi honetakoek eta aurrekoek– agerraldi publikoetan salatu dute 2013an Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik orain EAJk eta PSEk auzitara eraman dituztela Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko orduko lehendakaria eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua, alderdi horiek elite ekonomikoekiko duten mendekotasuna eta beren mendeku gosea agerian utziz.


2017-10-15 | Garazi Zabaleta
Kaleetako zuhaitzen hostoak, konposterako elikagai

Konposta egiten dutenek ikasiak izanen dituzte dagoeneko emaitza egokiak lortzeko oinarrizko arauak. “Materia hezea eta lehorra bolumen berdinean nahastu”, dio konposta nola egin azaltzen duen gidak oinarrizko arauetako batean. Materia lehor horien artean daude, besteak beste, udazken aldean zuhaitzak botatzen eta gure kaleak betetzen dituzten hostoak. Euskal Herriko zenbait herritan hasiak dira dagoeneko kaleetan bildutako hostoak aprobetxatzen eta herritarrei beren konpostera... [+]


"Zaborren arduragabekeria larri honen arduradunak Javier Zubizarreta eta bere gobernua dira"

Ostegunean esan zuten hondakinen kontrola eramatea mankomunitatearen ardura dela baina Udalak bere gain hartu zuen hondakin bilketaren jarraipenaren ardura 2016ko ekaineko udalbatzan.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude