argia.eus
INPRIMATU
Irailean hasiko da VOXen aurkako protestetan Bilbon atxilotutako bost kideen aurkako epaiketa
  • Joan den apirilean VOX alderdi ultraeskuindarreko kideek kanpaina egin zuten Donostian eta Bilbon, eta haien presentziaren aurka mobilizatu ziren hainbat bizilagun. Bilboko protestetan bost pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak, eta irailean hasiko da haien aurkako epaiketa.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko uztailaren 16a
Bilbon VOXen aurkako manifestazioa. Argazkia: Sare Antifaxista @Antifaxismoa

Bost auziperatuek eta hainbat elkartek prentsaurrekoa eskainiko dute hilaren 17an, asteazkenena, 11:30etan Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrekaldean. Bertan izango dira bost auzipetuak zein herri mugimenduko kideak, eta epaiketaren eta prozesu judizialaren xehetasun gehiago emango dituzte.

Zabaldu duten komunikatuan diote VOXek apirilaren 13an Bilbon eta Donostian kanpainak antolatu zituela, eta “faxisten aurrean” Euskal Herria antifaxista aldarrikatu zutela. Horrez gain, neska gazte bat foam jaurtigai batez zauritua izan zela gogorarazi dute: masailezurra hautsi zioten eta berehala operatu behar izan zuten.