argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 4an abiatuko da Azkena Rock jaialdia Gasteizen

2008ko abuztuaren 28a

Irailaren 4tik 6a bitartean Azkena Rock jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo da Gasteizko Mendizabala zelaietan. Rock-aren munduko izen handiak entzuteko aukera izango da bertan. Aurtengo izarra Sex Pistols taldea izango da. Baina horretaz gain, honakoak ere aipa genitzake: The Jon Spencer Blues Explosion, The Jayhawks, Ray Davies, John Cale, Los Lobos, edo The Lemonheads.