argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 25ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hauteskundeak irailaren 25erako deitu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Espainiako blokeo politikoa ikusita, aparte egitea hobetsi dute.

ARGIA @argia 2016ko uztailaren 29a
IƱigo Urkullu artxiboko argazki batean.

Lehendakariak adierazi du "ongi gogoetatutako" erabakia izan dela eta hautatutako data dela "herriaren interesentzat egokiena".

Hiru arrazoirekin justifikatu du data hori: Lakuak Gobernu programa bete duela, Gasteizko Legebiltzarrak bere ekinbidea amaitu duela eta "Espainiako agertoki politikoaren ezegonkortasuna".