argia.eus
INPRIMATU
Irailaren 25ean Espainiako Kongresua okupatzera dei egin dute
  • Gizarte mugimendu "antineoliberal, antikapitalista eta demokratiko" bateko kide diren hainbat herritarrek ¡En pie! (Zutik!) izeneko plataforma osatu dute, "demokrazia parte-hartzaile baten" eta "oinarrizko eskubideen" alde lan egiteko asmoarekin. Ingurumari horretan, irailaren 25erako Espainiako Kongresua inguratzera deitu dituzte herritarrak, "Gobernuaren dimisioa eta prozesu konstituziogile bat abian jartzea lortu arte".

2012ko uztailaren 26a

"Estatu ez monarkiko batean sinesten dugu; monarkia bat ez du sekula herriak aukeratzen, eta beraz ez du legitimitate demokratikorik", dio ¡En Pie! plataformaren aurkezpen dokumentuak: "Botere-maila guztiak aukeratzean herriak parte-hartze zuzena izan behar duela pentsatzen dugu, Estatuko buruzagitzatik Botere Judizialera, ordezkarien boterea ahalik eta gehien mugatuz, eta haien gaineko kontrola herriaren eskuetan utziz. Gizarte aldaketa guztiz beharrezkoa dela uste dugu".

Informazio gehiago:

Kongresua okupatu! egitasmoa Facebooken.