Eduardo Chillida eskultoreak, Luis Peña Gantxegi arkitektoak eta Jose Maria Elosegi ingeniariak 1977an amaitu zituzten Haizearen Orrazia obra eta haren ingurunea, baina ez ziren sekula ofizialki inauguratu. Hogeita hamar urte geroago, irailaren 16an, egingo da inaugurazio-omenaldi ekitaldia. Astean zehar ere hitzaldi, kontzertu eta bestelako ekimenak egingo dituzte Donostian, Haizearen Orraziaren 30. urteurrena ospatzeko.