Irailaren 16an egingo dute LKRTSN Eguna Arrasaten

  • Preso, errefuxiatu eta iheslariekin Elkartasun Egunaren hamabigarren edizioa egingo dute irailaren 16an Arrasaten. Ume jolasak, bazkaria, manifestazioa eta musika asko izango dira. Irailaren 9an izan zen atarikoa, gaztetxean emandako kontzertuarekin.

ARGIA @argia
2017ko irailaren 13a
Aurreko edizio bateko irudia.

Irailaren 16ko egitarau mardula Biteri plazako ume jolasekin hasiko da, goizeko 11:00etan. Eguerdian lau kontzertu izango dira, beste horrenbeste tabernatan, eta 14:30ean herri bazkaria hasiko da, Biteri plazan halaber.

Bazkalostean musika izango da nagusi, hamar kontzertu eskainiko baitituzte herriko eta inguruko hamar taldek, bakoitza taberna batean horiek ere. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko dira horietako bost, eta 18:00etan beste bostak. 19:30ean, berriz, preso, errefuxiatu eta iheslarien aldeko manifestazioa irtengo da herriko plazatik, egunari amaiera emateko.

 

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  Iheslariak  |  Arrasate

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-21 | Andoni Mikelarena
"Motxiladun haurrei espetxeak haurtzaroa lapurtzen die"

Gurasoak preso dituzten haurren inguruko dossierra osatu dute bi psikologok eta pedagogo eta irakasle banak, Sarek eskatuta. Porrotxek Motxilak gora! abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu dossierraren aurkezpenean.


2017-11-20 | Ahotsa.info
"Elkarrekin edozer dugu posible", HatortxuRock 20. edizioaren 20 istorio

Iñaki Alforja zine zuzendariak dokumental batean bildu du Hatortxu Rock-eko 20. edizioa  posible egin zuen auzolan erraldoia. 20 pertsonaren istorioen bitartez, zuzendari iruindarrak elkartasun jaialdiaren aurreko zein bertako bizipenak bildu ditu. Eta tituloak ederki laburbiltzen du bertan bizitakoa. “Elkarrekin edozer dugu posible”. Azaroaren 30an estreinatuko da Iruñean.


2017-11-19 | Xabier Letona
Herrira auzia: 600 urteko kartzela eskaera presoak babesteagatik

EPPK-ko presoak defendatzea arriskutsuagoa da XXI. mendeko Espainian frankismo gorrian baino. Edo haien aldeko lan politikoa egitea, haien eskubideez arduratzea edo beren senideak diruz babestea. Salbuespenezko dena da ETA doktrinak bizi-bizi dirau.


2017-11-17 | Miren Osa Galdona
Preso gaixoen senideei babesa adierazteko kanpaina jarri du martxan Sarek

Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate gaixo dauden presoak etxeratzeko asmoz, anbulantzia itxurako furgoneta batean joan ziren senideak espetxera, asteartean. Ekintza sinboliko horren harira, #NiEreJoangoNintzateke traolarekin babes kanpaina abiarazi du Sarek.


2017-11-17 | Xabier Letona
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially. The "Everything is ETA" emergency doctrine is absolutely in force.


2017-11-16 | Miren Osa Galdona
Abian da Frantziako hogei kartzela bisitatuko dituen Espetxe Bira

Bagoaz, Sare eta Etxerat elkarteek antolatuta, 24 egunez Frantziako hogei kartzela bisitatuko dituzte. 4.000 kilometro inguru egingo dituzte, Paris helburu dutela. Abenduaren 9an, “Bakea Euskal Herria eta orain presoak” lelopean presoen eskubideen alde egingo den manifestazioarekin amaituko dute.


2017-11-16 | ARGIA
Etxean preso zuten Belen Gonzalez hil da, gaixotasun baten ondorioz

Bart hil da Belen Gonzalez euskal preso politikoa Donostiako Onkologikoan, Etxeratek jakinarazi duenez.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Euskal Herritik Madrilera anbulantzian, Ibon Iparragirre eta Manu Azkarateren bila

Ekimena egin du goizean Sarek Alcalá-Meco (Madril) espetxearen aurrean. Anbulantzian joan dira larri gaixo dauden euskal presoen bila.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Frantziak DPS estatusa kendu die zazpi euskal presori

Ipar Euskal Herriko presoekiko ordezkaritza pozik agertu da eta lehen pauso gisa definitu du Frantziaren erabakia. Beste batzuk eman daitezen Parisko mobilizazioa mugarri izango dela uste dute ordezkaritzako kideek.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Larri gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dute Nafarroako sindikatuek

Iragan ostegunean Nafarroako Parlamentuak egindako adierazpenarekin bat egin dute sindikatuek. Foro Sozialak bultzatu du ekimena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude