Iraila hemen da, lan erreformaren kontrako protestak ere bai

Zuzeneko jarraipena
  • “Irailean elkar ikusiko dugu”. Halaxe abisatu diote abuztu sargorian behin baina gehiagotan sindikatu eta norbanakoek Frantziako errepublikako presidente Hollanderi. Iraila hemen da, eta hamabost bete dituenean, kurtso berriko lehen mobilizazio handia egingo dute hamaika hiritan Lan Legea indargabetzea eskatzeko. Baionan manifestazioa deitu du Jusqu’au retrait kolektiboak.


2016ko irailaren 15an - 09:10
Gakoak
Gakorik ez dago oraindik.
Gakorik ez dago oraindik.
Ehunka lagun bildu dira Baionako manifestazioan

Hainbat kolektibo eta sindikatuk Baionan deituriko manifestazioa mila lagun inguru bildu dira, lan legearen kontra egiteko.

 

Baionan manifestazioa goizean

Ipar Euskal Herrian lan erreformari aurka egiteko jaiotako Jusqu’au retrait kolektiboak Baionan manifestazioa antolatu du, 10:30ean Lan Burtsatik hasita.

Bere ustetan legeak “finantza logika ultraliberala inposatzen du langileen kaltetan”. Hala, ikasle, langile, langabetu, jubilatu eta herritarrei dei egin die aldarrikapen giroa berreskuratzeko, eta iragarri du urriaren 7an greba orokorra apailatzen ari direla, “lan duin baten nazioarteko eguna kari”.

Abuztuaren 9an argitaratu du Frantziako Gobernuak Legea

Aurretik izandako protesta jendetsuei entzungor egin ondoren abuztuaren 9an argitaratu zen azkenik Frantziako Gobernuak dekretuz onartutako lan kodea aldatuko duen Legea. Inposizio gisa hartu du intersindikalak erabakia eta horren kontra borrokatzeko prest agertu da, nola kalean nahiz epaitegietan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Lan Erreforma
Frantziako pentsio erreformaren aurkako grebak gero eta sektore gehiagoren babesa lortu du

Pentsioen erreforma kontserbadoreak eragindako herri mugimenduen grebak 44 egun bete ditu, eta milioitik gora pertsonako manifestazioak antolatu dituzte. Grebaren aldeko elkarretaratzeetan eta deialdietan izan den polizien indarkeria salatu dute.


2018-04-19
Ipar Euskal Herrian Macronen politikaren aurka protestan ari dira

Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.


2017-09-26 | Mikel Asurmendi
Garraiolarien greba-txanda, traba handia Macronen martxan

Irailean, hainbat greba, manifestaldi eta mobilizazio iragarrita zeuden Frantzian, eta langileria erantzuten ari da. Atzo, garraiolariek gogor egin zuten Lan Kodearen erreformaren aurka. Garraiolariek erregaien geltokietan ondorio latzak eragin litzakete... [+]


2017-09-24 | Juan Mari Arregi
"Munduko alferrok, batu zaitezte"

Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.


2017-09-21 | Mikel Asurmendi
Mugarik gabeko ekimenak Santiago zubian Lan kodearen aurkako protestetan

Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.


Eguneraketa berriak daude