Gaurtik martxan da iragarkilaburrak.com webgunea, Euskal Herri osoko iragarki laburrak biltzen dituen ataria. Iragarki laburrak euskaraz biltzen dituen atari bakarra da eta EKTko Bertako Hedabideak SL-ren proiektua da. Paperean ere argitaratuko dutela adierazi dute proiektuaren sustatzaileek. Paperean biltzen dituzten iragarki laburrak Euskal Herri osoan banatuko dituzte astean behin, Berria egunkariarekin, Hitza egunkariekin eta baita Barren, Guaixe eta Txintxarrirekin ere.