Irabazi Donostia: "Anoeta eraberritzeko diru publikoa herritarren benetako beharrak finantzatzeko erabil zitekeen"

  • Estadio berriaren finantzazioaren inguruan zenbait datu ezkutatu direla salatu du Irabazi Donostiak, EAJ eta PSEek funts publikoak ez direla ukituko adierazi badute ere.


2016ko abenduaren 15an - 11:16

Anoetako eraberritzean gardentasun eza salatu du Löic Alejandro Irabazi Donostia udal taldeko zinegotziak. Aurreikusitakoaren arabera, Anoeta eraberritzeak 45 milioi euroko aurrekontua izango du. Guztira 42.300 eserleku izango ditu estadio berriak, gaur egun baino 10.000 gehiago, Realak, 25.000 bazkide inguru dituenean, 2013ko datuen arabera.

Zinegotziaren esanetan, Donostiako Udalak eta Errealak sinatu duten hitzarmenean, Anoeta Kiroldegia sozietate publikoak 12 milioi euro ordainduko dituela zehaztuta dagoela esan du. Diru hori futbol taldeak aurreratuko du, baina sozietateak itzuli beharko dio, eskudirutan edo estadioaren doako alokairuan.

Horren harira, doako alokairuaren urteak taxutzeko egin den kalkulua Errealaren kontu ikuskapenetan agertzen dena baino hiru aldiz txikiagoa dela esan du Alejandrok. Modu horretan, azaldu du futbol taldeak dohainik erabili ahal izango duela estadioa 34 urtez, eta Udalak ingresatuko ez dituen alokairuekin Donostiako herritarren oinarrizko behar batzuk finantzatu ahal izango liratekeela.   

Horrez gain, azaldu du hitzarmenaren arabera, estadioaren izena aldatu ahal izango duela futbol taldeak, “herritarren iritzirik eskatu gabe”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Reala
Emakume bat larri dago ZIUn, Ertzaintzak Donostian foam jaurtigai batekin jo ostean

Emakumea Donostia ospitalean ingresaturik dago, foam jaurtigaiak buruan jo eta odol isuria eragin ostean. Realaren eta Paris Saint Germainen arteko futbol partiduaren aurretik polizia agenteek egindako kargetan zauritu dute. Ertzaintzak barne ikerketa zabaldu duela jakinarazi... [+]


Bultzadak Aitor Zabaleta harmaila itxiko du hurrengo partidan, errepresioa salatzeko

Bultzada Realaren jarraitzaile taldeak jakinarazi duenez, ez da joango ostiraleko Vila-realen kontrako partidara, eta Aitor Zabaleta harmaila itxita mantenduko du, jasaten ari den “errepresioa” salatzeko.


Aitor Zabaletaren omenez, faxismoaren aurkako manifestazioa egingo dute ostiralean Donostian

Ostiralean 25 urte beteko dira Ricardo Guerra faxistak Aitor Zabaleta Realeko jarraitzailea hil zuenetik. Zabaletaren oroimenez eta faxismoaren aurka, manifestazioa antolatu du Bultzadak Donostian.


Bost lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Reala eta Erromaren arteko partidan izandako istiluen harira

Martxoaren 16an izan zen norgehiagoka, eta istiluak izan ziren bi taldeen arteko zaletuen artean. Orduan hiru lagun atxilotu zituen, eta Ertzaintzak jakitera eman du operazioa zabalik dagoela eta atxilotu gehiago egon daitezkeela.


Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu du Iñaki Badiola Realeko presidente ohiarentzat

Iñaki Badiola Realeko presidente ohia akusatuen aulkian eseriko da asteartetik aurrera. Fiskaltzak 66 urteko espetxe zigorra eskatu du berarentzat, Gipuzkoako politikari, epaile eta kazetarien aurkako ustezko irain eta kalumniengatik. Epaiketa hainbat egunez luza... [+]


Eguneraketa berriak daude