iPhone berria: Zazpi orduko deia eta hamar orduko Wifi saioa jarraian

  • Atzo Steve Jobsek, Apple konpainiako aholkulari eta ordezkariak, iPhone 4a aurkeztu zuen Washingtonen. Salmenta ekainaren 24an hasiko da Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Japonen. Europako beste hainbat herrialdetara berriz uztailean helduko da: Italia, Espainia, Belgika eta Suitzara esaterako.


2010ko ekainaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
iPhone 4a

Steve Jobsek “telefono adimentsuen artean meheena” zela esanez aurkeztu zuen. Applen azken berrikuntzak bi kamera izango ditu. Baita bateria berria ere: orain zazpi orduko deia eta hamar orduko Wifi saioa jarraian egiteko aukera izango du kontsumitzaileak. Gainera, barnean, iMovie programa eta iBooks-a izango ditu.

Honek guztiak ez du inor harritu, aurkezpena baino lehenago jendeak iPhone-a Gizmodo webgunean ikusi baitzuen. Gizmodoko editore Jason Chenek, Brian Jogan izeneko bati telefonoa 5.000 dolarretan (4.200 eurotan) erosi ziola azaldu zuen. Joganek, iPhone-a Silicon Valleyko taberna batean aurkitu zuela adierazi du. Applek aurkakoa dio, norbaitek iPhone hori lapurtu ziela.

Arazo horiek gora behera, hasiera batean behintzat, teknologia berrietan adituak gustura geratu ziren Applek aurkeztutako tramankulu berriarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude