iPhone 4a Euskal Herri osoan salgai

  • Applen zaleak iPhone 4a iristeko zain egon dira. Ipar Euskal Herrira joan den ekainaren 24ean heldu zen, eta Hego Euskal Herrira joan den ostiralean. Saltokiek gaueko hamabietan ireki zituzten ateak eta jende talde handia bildu zen hauetan, gailu berria ahal bezain azkarren boltxikoratzeko.


2010ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Applen azken berrikuntza ekainaren 7an aurkeztu zuten Washingtonen eta hasieratik eztabaida piztu zuen. Batetik, berrikuntza asko izan dituelako; aurrekoak baino askoz ere finagoa da, bi kamara ditu eta bateria iraunkorragoa besteak beste. Bestetik, arazo bat duelako egin da ezagun; ez dago ezkerrentzat moldatua, ezkerrek mugikorra hartzean kobertura galtzen du askotan antena ukitzen dutelako. Azken horren ondorioz, Applek iPhone-arekin batera funda batzuk banatzea erabaki du.

Espainiar estatuan hiru telefonia operadore izango dira iPhonea salduko dutenak; Orange, Vodafone eta Movistar. Horien dendak jendez bete dira azken egunetan eta hauen erakusleihoetan azken berrikuntzaren argazki izugarriak jarri dituzte.

Ostiralean beste herrialde batzuetan ere hasi zen salmenta: Italia, Suitza, Suezia, Austria, Belgika, Danimarka, Finlandia, Irlanda, Luxenburgo, Herbehereak, Norvegia, Australia, Zeelanda Berria, Hong Kong, Singapur eta Kanada. Gainera, Twitter webgunean hitz erabilienen artean egon da iPhone 4-a azken asteetan.

Euskal Herrian jendeak iPhonea erosi beharrean, saltokietara informatzera joaten direla azaldu dute saltzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude