argia.eus
INPRIMATU
Iparraldeko herritar guztiei maskarak banatuko dizkie Euskal Elkargoak
  • Euskal Hirigune Elkargoak 600.000 maskara banatu nahi ditu datozen asteetan doan; hau da, Ipar Euskal Herriko biztanle bakoitzeko bi maskara.

2020ko apirilaren 25

Frantziako Gobernuak iragarri du maiatzaren 11n hasiko dela konfinamendutik ateratzeko fasea, eta haren helburuetako bat orain da herritar guztiek maskara eskuratzea. Berriro erabili ahal izateko 60 gradutara garbitu behar diren maskarak dira.

Helburua da 300.000 maskara maiatzaren 11 baino lehen banatzea, eta gainerakoak hurrengo egunetan, 100.000 maskara astean. Elkargoak 1,7 milioi euroko inbertsioa egingo du, Maite Ubiria kazetariak Naiz.eus-en jaso duenez.