argia.eus
INPRIMATU
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek
  • Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko apirilaren 05a

Badu bi urte pantailak euskaraz ekimeneko kideak ari direla streaming plataformetan euskarazko edukien sorrera bultzatzen, izan audio formatuan edo azpitituluen bidez. Amazon Prime plataforman eta Espainiako Netflix plataformetan lortu izan zuten filma batzuk euskarara bikoiztuak izatea, baina ez frantses estatuan.

Euskararen Erakunde Publikoaren bitartekaritzari esker, ordea, Netflix Franceko ordezkarien onarpena erdietsi dute. Hemendik goiti, euskarazko 28 ekoizpen ikusi daitezke sarean, eta beste 177 euskarazko azpitituluekin.