Ipar Koreak presoen amnistia iragarri zuen atzo, Kim Il-sung herrialdearen sortzailearen jaiotzaren urteurrena dela eta. Hala ere gobernuak ez du aditzera eman ze preso mota askatuko dituen, ezta zenbat izango diren ere. Gobernuz kanpoko erakundeek diotenez, 200.000 preso politko ingurutik gora daude Ipar Koreako espetxeetan. Hainbat hedabidek nabarmendu duenez, gobernuaren "barkamen" hau Kim Jong-un buruzagi berriaren boterea eta irudi ona sendotze aldera eginiko mugimendua da.