Ipar Irlandan finantza akordioa lortu dute alderdi nagusiek

  • Datozen hamar urteetarako finantza-plana adostu dute Ipar Irlandako Gobernuko bost alderdiek, bake prozesua eta ekonomia sendotzeko helburuarekin. Gatazka politikoaren zenbait gai hurrengo bileretarako utzi dituzte, adostasunik lortu gabe.


2014ko abenduaren 24an - 09:36
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Stormonteko jauregian 30 orduz luzatu dira azken elkarrizketak, urtea amaitu aurretik onartu nahi baitzuten akordioa. (Arg: Mharpur)

Ia hiru hilabetez negoziatzen jardun ostean, bide orri bat zehaztea lortu dute alderdiek, BBCk jaso duenez. Eskumen fiskal gehiago adostu dituzte Ipar Irlandarentzat, eta murrizketen aurkako neurriak ere zehaztu dituzte elkarrizketetan. Berriak jakinarazi du itunak 50.000 lanpostu berri inguru sorraraziko dituela.

Akordioak alderdien baietza behar du oraindik, eta arazorik ezean, urtarrilean parlamentura eramango dute.

Alderdien arteko adostasunik ez balego, Londresek bere kargu hartu beharko luke berriro Ipar Irlandaren administrazioa, Irlandako Errepublika izan nahi dutenen eta Erresuma Batuan jarraitu nahi dutenen artean zatitua.

Banderen gerra eta unionisten desfileak, hurrengorako

Unionisten desfileek urtero sortutako istiluak eta Banderen gerra deritzona 2015eko bileretan landuko dituzte, Sinn Féin alderdiko Gerry Adams presidenteak iragarri duenez. Gai horien inguruan oraindik desadostasunak daude alderdien artean.

BBCren bideoa jarraian:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irlanda iparraldea
Udal hauteskundeak aise irabazi ondoren, Sinn Feinek Stormont desblokeatzea eskatzen du

Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]


2023-04-23 | Axier Lopez
Justizia bidean?

Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]


2023-03-01 | Leire Artola Arin
Londres eta Bruselaren arteko akordioa
Ipar Irlandako Parlamentua desblokeatuko al dute unionistek ia urtebeteren ondoren?

Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]


Irlandera, hizkuntza ofiziala estreinakoz Ipar Irlandan

2022ko abenduaren 6an Ipar Irlandako mugimendu errepublikanoaren aldarrikapen historikoetako bat gauzatu zen: data horretatik aurrera, Irlandako berezko hizkuntza ofiziala da, lehenbizikoz, Ipar Irlandako sei konderrietan.


Eguneraketa berriak daude