Ipar Euskal Herritik Gipuzkoarako bidea egin zuen martxak hirugarren egunean

  • Emakumeen Mundu Martxak hirugarren eguna egin du Euskal Herrian. Kanbon, Baionan, Hondarribian eta Donostian izan zen atzo karabana feminista.


2015eko urriaren 01an - 11:26
Martutenetik Donostiarako bidea bizikleta martxaz lagunduta egin zuen karabana feministak (argazkia: Topatu.info)

Goiza Baionan igaro zuten martxako kideek. Txalapartarekin egin zioten ongi etorria, eta Herriko Etxearen plazan elkarretaratzea egin zuten hamarka emakumek. Ekitaldiaren eta landaketa sinbolikoen ondoren, bazkaria izan zuten.

Hondarribiara arratsaldeko 17:30ean iritsi zen martxa. Hango emakume baserritar batek haziaren ekarpena egin zuen, eta martxako liburua sinatu eta gero Donostiara jarraitu zuen karabanak.

Eguna Gipuzkoako hiriburuan amaitu zuen Emakumeen Mundu Martxak. Martuteneko kartzela parean bizikleta martxa batu zitzaion karabana feministari, eta Boulevarreraino elkarrekin joan ziren. Han, ongi etorri jendetsua egin zioten karabanari, txalo artean. Batukada feminista ere han zen giroa alaitzen. Boulevarrean ekitaldia egin zuten: maiatzean hil zen Maixabel Gaztañaga Donostiako hezitzaile feministari omenaldia egin zioten, besteak beste. Eguna ongi amaitzeko afaria, karaokea eta festa izan zituzten Guardetxean.

Martxak aurrera darrai: gaur, urriaren lehena, Gipuzkoan

Atzo sartu zen martxa Gipuzkoako lurretara, eta han jarraituko du gaur egun osoan. Goizean Oreretan izanen dira martxako kideak, eguerdia Zumaian eginen dute eta arratsaldean, berriz, Hernani eta Tolosara iritsiko da karabana feminista.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Emakumeen Mundu Martxa
Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi dute mila lagun baino gehiagok

Mugimendu Feministak biktimak izandako babesgabetasun egoera salatu du. Iruñean, Donostian eta Bilbon astearte arratsaldean deitu ditu mobilizazioak Emakumeen Mundu Martxak.


2021-11-10 | ARGIA
Emakume, neskatila eta LGBTIQA+ kolektiboko pertsonei berezkoak zaizkien asilo-arrazoiak aitortzeko, Feminist Asylum kanpaina abiatu dute

Feminist Asylum kanpaina abiatu dute Europa mailako hainbat mugimendu, talde, elkarte, alderdi eta sindikatuk. Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak bat egin du kanpainarekin, eta herritarrei dei egin die berau babestera.


2021-10-13 | ARGIA
Gasteizko hilketa matxista salatzeko mobilizazioak

42 urteko gizon batek 37 urteko emakume bat hil du Gasteizen, eta bere buruaz beste egin ostean. Hilketa matxistaren aurrean mobilizazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Honekin, bost dira aurten Euskal Herrian indarkeria matxistak hildako emakumeak.


emakumeen mundu martxa, nazioarteko v. ekintza
Mugak apurtzeko deia luzatu dute Hendaia eta Irun artekoa zeharkatuz

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelopean iazko urrian abiaturiko Emakumeen Mundu Martxaren Euskal Herriko V. ekintzari bukaera eman diote 400 bat lagunek martxoaren 6 honetan. Manifestazio koloretsu baten bidez Hendaia eta Irun lotuz eta muga... [+]


2021-03-08 | Dani Blanco
Emakumeen Mundu Martxaren bukaera argazkitan

Dani Blanco ARGIAko argazkilariak argazkitan jaso du Emakumeen Mundu Martxako Nazioarteko V. ekintza.


Eguneraketa berriak daude