argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko 40 hautagai AHTren kontra agertu dira
  • Ingurumenaren Aldeko Taldeen Batzordeak, CADEk, Abiadura Handiko Trenari buruz duten iritzia galdetu die Ipar Euskal Herriko herriko bozetako hautagaiei.

Ane Lusarreta 2014ko martxoaren 06a
40 hautagaik jada esan dute AHTren aurka daudela. Irudian 2010ean tren azkarraren kontra egindako manifestazioa (argazkia: Kazeta.info).

Bi galdera egin dizkie bozei begira dauden hautagaiei: herri hauteskundeetara aurkezten den zerrenda bakoitza AHTren alde edo aurka ote dagoen, eta eginda dauden trenbideak egokitzearen inguruan zer iritzi duten.

Jada 40 zerrenda inguruk eman dute erantzuna. Gehienak AHTaren aurka eta trenbideak egokitzearen alde azaldu dira.

Ficoban elkarretaratzea

Abiadura Handiko Trenanaren kontrako elkarretaratzea egin dute ostegunean Irungo Ficoban.

Protestak baliatu nahi izan du Irunen egin den tren azkarrari buruzko informazio jardunaldi instituzionala. Izan ere, Ficoban egon dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzako zuzendaria eta Akitania-Euskadi Euro-eskualdeko zuzendaria.

Bilkurako gai nagusia Abiadura Handiko Trena izanik, antolatzaileek elkarretaratze "zaratatsua" deitu dute erakustazoka parean.