Ipar Euskal Herriko trantsizio energetikoari buruzko txostena aurkeztu du Bizi!-k Baionan

  • Irailaren 24an aurkeztu du Bizi! elkarteak Hitza Hitz batzordeak osatu duen txostena. Ipar Euskal Herriko 30 udalek trantsizio energetikoaren alorrean egin dituzten ekintzen jarraipena jaso du lanak.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara
2016ko irailaren 23a

2014ko martxoko hauteskundeez geroztik Ipar Euskal Herriko 30 udalek (herritarren %75 ordezkatzen dute) sinatu dute Bizi!-ren trantsizio energetikoari buruzko ituna eta klima zein energiarekin loturiko hainbat ekintza gauzatzeko konpromisoa hartu zuten.

Hamabi arlotan sailkatu dira ekintzak (hirigintza, mugikortasuna, hondakinak…) eta larunbatean aurkeztu den txostena 2016an jasotako datuekin osatu da.

Hainbat galderari erantzun diete txostena osatzeko: Zertan da trantsizio ekologikoa Ipar Euskal Herrian? Errespetatu al dituzte udalek konpromisoak? Zein dira udalik eredugarrienak? Eta hitzetatik ekintzetara igarotzen azkenak?

 

Kanal hauetan artxibatua: Bizi!  |  Baiona

Bizi! kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-14 | Xalba Ramirez
Lapurdin urre meategia egin nahi duen enpresako jabearen etxean garabiekin ekintza egin du Bizi!-k

Bizi!-ko 17 kidek ekintza egin dute garabiekin, Lapurdiko hamaika herri kaltetuko dituen urre miaketa proiektua salatzeko, Sudmine enpresaren presidentearen etxe aurrean egin dute protesta, Seichebrières herrian (Frantziako Estatua) Euskal Herritik 700 kilometrora.


2017-02-26 | Estitxu Eizagirre
Haserrea aldaketarako motor

Herritarrok batzuetan gure buruarekin harritzen gara, mundua eta gure bizi baldintzak dantzan ikusi arren, dugun egonarriarekin. Tripak mugitzen zaizkigu, bai, baina ez, nonbait, kalera jotzeko adina. Azken urteotan mobilizazioak antolatzen ari diren kide hauengana jo dugu, gako bila: Donostian bildu gara mugimendu feministako Kattalin Minerrekin. Gasteizen hartu gaitu Zigor Olabarriak, azken urteak Eleak/Libre mugimenduan, Lurralde Askea egitasmoan eta auzogintza ardatz duen Auzolana pilotaleku... [+]


"Zigorrik gabeko kondena" eskatu du prokuradoreak Jon Palaisentzat

Urtarrilaren 9an epaitu zuten Palais eta hilaren 23an emango dute ebazpenaren berri. BNP bankuak Parisen duen egoitzatik aulkiak lapurtzea leporatzen diote Palaisi, zerga ihesa eta banku handien inplikazioren aurkako ekintza batean. Epaiketan bere gain hartu zuen ekintza. Halere, "konfiantzaz" irten zen epaitegitik, prokuradoreak "zigorrik gabeko kondena" eskatu baitzuen beretzat. Egun osoan zehar ekintza desberdinak antolatu ziren eta pertsonaia ezagun ugari bildu ziren... [+]


2016-04-06 | Zebrabidea
"Etorkizuna dago jokoan, mobilizatu beharra dago lurra pribatizatzearen aurka"

Erregai fosilien ustiaketan liderrak diren multinazional handienak bilduta daude, asteartetik ostegunera bitartean, Bianoko Pauen, ‘2016ko ur sakonetako garapenaren kongresua’ dei dakiokeen bilkuran.


2016-02-11 | ARGIA
Nola itzuli dizkiote 196 aulkiak Parisko Justiziari?

Joan den urtean iruzur fiskala salatzeko banketxeetan lapurtutako aulkiak itzuli dituzte Bizi!-k eta klima aldaketaren kontrako beste hainbat eragilek. Aulkiak Pariseko Justizia Jauregiaren atarian paratu dituzte.


Alternatiba Tourra arrakasta handiz amaitu da Parisen, lau hilabeteko ibilaldia burutuz

60.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Parisen Alternatiba Itzuliak larunbat eta igandean antolatutako ekitaldietan.


2015-08-02 | Axier Lopez
Barakaldotik Baionara low cost bizimodua saltzen

Barakaldokoaren ondotik, IKEAren bigarren frankiziak ateak zabalduko ditu Baionan. Hamaika urteko aldea dago Barakaldoko eta Baionako “errepublika independenteen” artean, baina, altzari merkeez gain, bada Suediako multinazionalaren bi egitasmoak batzen dituen haria: bizimodu prekarioa. Low cost ereduak bizi gaitu.


Okzitaniako Tolosa zeharkaturik, Mediterraneora bidean dabil Alternatiba Tourra

Larunbatean, ekainak 13, Tolosatik  pasa ostean, Mediterraneora bidean doa Baiona eta Donostian 5ean abiatutako Alternatiba Itzulia. Astelehenean Carcasona (Carcassona okzitanieraz) hiri historiko famatuan ibiliko da, asteartean ukituko du itsasoa Narbonan eta heldu den igandean Arles (Arle) zaharrean geldituko da.


2015-05-20 | ARGIA
Baionan eta Donostian pedalak berotzen ekainaren 5ean Alternatiba Itzulia abiatzeko

Maiatzaren 20an, asteazkena, Bizi! mugimenduak bere kideak bilduko ditu, ekainaren 5ean Baionatik abiatu eta irailaren 26an Parisen bukatuko den Alternatiba Itzuliaren azken albiste eta xehetasunak eskainiz mobilizazio handirako bihotzak berotzeko.


2015-02-18 | ARGIA
Bizi!-ren egoitzara sartu da Frantziako polizia HSBC bankuko aulkien bila

Frantziako Polizia Bizi!-ren egoitzan sartu da, HSBC bankuaren Baionako bulegotik hartutako aulkien bila. ehKz-k egindako bideoan ikus daiteke polizia bulegoan sartu den unea.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude