argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren proposamena aurkeztu du Baterak

2011ko otsailaren 09a
Batera plataformaren prentsaurrekoa (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)

Batera plataformak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa bilduko lituzkeen elkargoaren zirriborroa aurkeztu zuen atzo Baionan. Plataformak proposamen “irekia” egin du, "Ipar Euskal Herriak behar duen aitortza juridikoari buruzko" eztabaida sustatzeko tresna izatea nahiko lukeena. Izan ere, Estatu frantsesak iaz onartu zuen tokiko erakundeen erreforma, eta indarrean jartzeko hiru urte falta direnean, "une ezin egokiagoa” dela deritzote plataformako kideek. Erreforma horren arabera, Ipar Euskal Herriak egun duen “egituratze urria ere” (pays delakoa) desagertu egingo litzateke.