argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko Lurralde Elkargoaren aldeko koordinadora sortu dute
  • Ipar Euskal Herrian hautetsiak eta gizarte eragileak elkartu dira Lurralde Elkargoa aldarrikatzeko. Baionan egindako aurkezpenean ildo nagusiak azaldu dituzte. Indar metaketa hori posible egingo duten adostasunak finkatu, batetik, eta Frantziako gobernuari presioa egin Iparraldeak “aho batez” babesten duen helburua onartzeko bestetik.

Martin Vicioso @martinvicioso 2013ko otsailaren 19a
Elkartu diren eragiletako ordezkariak atzo Baionan egindako agerpenean (Argazkia: Franck Dolosor, kazeta.info)

Hautetsien Kontseiluak, Auzapezen Biltzarrak, Garapen Kontseiluak, Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Batera mugimenduak osatzen dute koordinadora, Ipar Euskal Herriko hainbat diputatu eta senatarirekin batera. Hurrengo astetan ahalik eta eragile gehienen sostengua bilatuko dute, Frederique Espagnac PSko senatariaren esanetan, Parisek uler dezan proposamenaren atzean “herri baten ardura” dagoela.

Gobernuak orain arte aldez aurretiko jarrera eskasa erakutsi duela azaldu dute. Izan ere, aitorpenik txikienak ere Errepublikaren zatiketarako arrisku gisa ikusten dutela salatu du Sylviane Alaux diputatu sozialistak.

Frantziako Senatuak martxoan aztertu beharko luke neurria, baina atzerapenak direla eta, baliteke ekainera arte bozketarik ez egotea.