argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriko ikasleak eskolara itzuliko dira hilaren 22tik aurrera
  • Eskoletara “derrigor” eta “ohiko baldintzetan” itzultzeko agindua iragarri du Emmanuel Macron presidenteak.

Mikel Eizagirre 2020ko ekainaren 15

Ipar Euskal Herrian ekainaren 22tik aurrera berrartuko dituzte eskola presentzialak. Hala adierazi zuen Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek ekainaren 14ko agerraldian. Le Monde egunkariak azaldu duenez, mezu argia helarazi du estatuburuak: “Eskola-egun bakoitzak balio du”. Hamar bat egunek banatzen dituzte ekainaren 22a eta ikasturte amaiera ezartzen duen uztailaren 3a. Macronen ustez, osasun egoera orokorrak hezkuntza esparruan “hesiak altxatzea” ahalbidetzen omen du. Hori dela eta, derrigorrezkotzat jo du ikastetxeak “baldintza arruntetan” prestatzea.