Ipar Euskal Herriko hedabide berria azken bultzadaren bila

  • Le Journal du Pays Basquen “oinordeko” bezala sortu da hedabide berria eta bere bultzatzaileek Info 7 irratian egindako elkarrizketan esan dutenez hutsune bat betetzea da helburua. Proiektu komunikatiboa urrian aurkeztu nahi dute eta hedabidea azaroan jaiotzea aurreikusten da.

Antton Etxeberria eta Goizeder Taberna, proiektu komunikatiboaren bultzatzaileak.

2014ko urriaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 12:32

Le Journal du Pays Basquen bezala hedabide berriak ere “monopolio bat” hautsi nahi du, egunkari abertzale hura sortu zenetik 12 urte pasa direnean, berriro “egoera beraren aurrean” daudela uste baitute proiektuaren bultzatzaileek.

50 pertsona inguru dabiltza lanean hedabidea aurrera ateratzeko baldintza egokiak sortu nahian. Hedabide berriaren bizirautea posible izan dadin 1.000 harpidedun behar dituzte, baina 400 sostengu nahikoa dira hedabidea sortzeko. Momentuz 300 lortu dituzte eta aste gutxiren buruan 400 izatea espero dute.

Krisiaren testuingurua “oso gogorra” dela diote Antton Etxeberria eta Goizeder Taberna kazetari bultzatzaileetako batzuk baina, “konfiantza” dute, oinarri soziala lortu eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko.

Hedabidearen plataformari dagokionez interneten hasiko dira baina paperera ere salto egin nahi dute, oraindik, ez dute zehaztu plataforma guztiak izen beraren azpian joango diren edo ez, ezta hedabidearen izena zein izango den ere. Aurkezpenaren egunerako laga dituzte argibide gehiago.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


2024-04-04 | Ahotsa.info
Ahotsa.info, 10 urte kalean Nafarroa eraldatu nahi dutenei ahotsa ematen

Ahotsa.infok 10 urte egin berri ditu lanean. 2014an jaio zen, Nafarroa maila sozial eta politikoan eraldatu nahi zuten haiei ahotsa emateko asmoz. Intentsitate handiko testuinguru batean, UPNk agintzen zuen eta Nafarroako Gobernuaren aurkako oposizioa kalean mobilizatzen zen,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


Eguneraketa berriak daude