Ipar Euskal Herriko gazte talde batek bi asteko gose grebari ekin dio presoen eskubideen alde

  • Bakearen Artisauek ireki bideari loturik, Pariseko Gobernua gatazkaren konponbidearen alde urratsak eman ditzan bultzatu nahi dute. Hamabost egunetan zehar hitzaldiak, filma proiekzioak, bertso saoiak eta kontzertuak gauzatuko dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 10an - 13:31

Euskal preso politikoen etxeratzea bultzatzeko, Ipar Euskal Herriko gazte talde batek bi asteko gose grebari ekin dio Hiriburun (Lapurdi). Bakearen Artisauek ireki bideari loturik, Pariseko Gobernua gatazkaren konponbidearen alde urratsak eman ditzan bultzatu nahi dute. Gazteek adierazi dutenez, "Konponbide gosez ekimenak euskal presoen larrialdi egoeraren isla izan nahi du. Lau gaztek burutuko dugu bi asteko baraualdia. Uztailaren 8tik 22ra, hemen izanen gaituzue, elkartasunez betetako karpa honen azpian". Ildo beretik, Ipar Euskal Herriaren luze zabalean antolatuak diren besta komite, gaztetxe, alderdi, erakunde eta norbanakoei euskal presoen eskubideen aldeko Gazte Adierazpenarekin bat egitea proposatuko diete, euskal presoek pairatzen duten salbuespen legedia salatu eta abenduaren 9an Parisen izanen den mobilizazioan parte hartzeko deia luzatuz.

Bi astez antolakunde, elkarte, sindikatu eta komite anitzetako ordezkaritzek haien babesa erakustera hurbilduko dira gazteek Hiriburun ezarritako gunera. Hamabost egunetan zehar hitzaldiak, filma proiekzioak, bertso saoiak eta kontzertuak egingo dira. Horrez gain, egunero elkarretaratzeak eginen dituzte 19:00etan eta uztailaren 14an eta 21ean Ipar Euskal Herriko hiru hiriburuetan mobilizatuko dira.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude