argia.eus
INPRIMATU
100 lanpostu galdu ziren Ipar Euskal Herrian iazko azken hiruhilekoan
  • 100 lanpostu galdu ziren Ipar Euskal Herrian 2013ko azken hiruhilekoan. Enplegu tasak beherantz jarraitu du eta eraikuntza sektoreko beharginentzat urte txarra izan da Sud Ouestek argitaratu duenez.

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 24a
Etxegintzarekin erlazionatutako jardueretan 200 lanpostu desagertu dira 2013 osoa kontuan hartuta (Argazkia: La Montagne).

Etxegintzan ziharduten 200 lagun geratu dira lanik gabe 2013 osoa kontuan hartuta, horietatik 50 pasa den urteko azken hiruhilekoan.

Sektore osoak bizi du krisia urte amaierako datuei begiratuz gero. Higiezinen promozioan ere lanpostuak suntsitu dira azken hiruhilekoan, 2013ko hirugarren hiruhilekoan oraindik lanpostuak sortzen zituen arren.

Industria izan da hobekuntza eduki duen sektore bakarra. 2013ko azken hiruhilekoan 50 lanpostu sortu ziren sektore honetan. Tokiko ekonomian ere sumatu da eragina: Jatetxe eta hotelei dagokionez, 140 lanpostu desagertu dira 2014ko azken hiru hilabeteetan.