Ipar Euskal Herriko emakumeen askapen mugimenduaz dokumentala

  • Irailaren 30ean Sukaldetik plazara. Ipar Euskal Herriko emazteen askapen mugimenduaren historia dokumentala aurkeztuko dute Baionan.


2015eko irailaren 24an - 09:56
Gure genealogia feministak egitasmoaren baitan, Ipar Euskal Herrian hainbat emakume elkarrizketatu zituzten (argazkia: Sukaldetik plazara)

Gure genealogia feministak egitasmoaren baitan, Ipar Euskal Herriko hainbat emakume elkarrizketatu zituzten Miren Aranguren eta Edurne Epelde egileek. Orain, material hori bildu eta dokumentala egin dute “ezezaguna zen historiari argia emateko saiakeran”. 

Emagin Dokumentazio eta Ikerkuntza Zentro feministak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak abiatu zuten Gure genealogia feministak. Euskal Herriko mugimendu feministaren kronika bat liburuaren proiektua. Apirilaren bukaeran aurkeztu zuten liburua.

Aurkezpena, Emakumeen Mundu Martxaren harira

Emakumeen Mundu Martxa Baionan izanen da irailaren 30ean, eta hitzordua aprobetxatuz data hori aukeratu dute dokumentalaren aurkezpen ofizialerako. 20:30ean eginen dute Kalostrape ostatuan.

Martxa 12:00etan iritsiko da Lapurdiko hiriburura. Elkarretaratzea, hitz hartzea, harrera eta bazkaria eginen dituzte Udaletxe Plazan. 15:30ean Hondarribiarako bidea hartuko du Emakumeen Mundu Martxak.

SUKALDETIK_PLAZARA Trailerra from Hodei on Vimeo.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Eguneraketa berriak daude