Ipar Euskal Herriko ehKz gazte proiektu komunikatiboaren aurkezpena Miarritzen

  • Ipar Euskal Herriko ehKz gazte komunikazio proiektua aurkeztuko dute larunbatean, otsailak 1, Miarritzen. Lankidetzan eta partehartzean oinarrituko den proiektua izango da, Ipar Euskal Herriko gazteentzat adierazpen eremu aske bat.

    Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako aktualitatea landuko dute ehkz.eu atarian, gazteak izanik informazio iturri nagusia. Horrez gain, blogariak, ekarpen kulturalak, kirolak, sortzaileen txokoa etab. ere bilduko ditu. Elebitan egingo dute lan, euskaraz eta frantsesez.


2014ko urtarrilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Egitaraua:

15:00etan "Ipar euskal Herriko gazteriaren erronkak" hitzaldia

17:00etan hainbat elkartek eskainitako Tailerrak

19:30ean ehKz-ren aurkezpena Gaztetxean

20:00etatik aurrera Bass-ka & Raky ( Dirty South Family) eta Zea Mays taldeen kontzertuak

 

Elkarlana

Tokian tokiko errealitateetara egokiturik, gazte proiektu komunikatiboak gorpuzten ari dira, bakoitzak beretik, baina guztiak batera. Helburu bera dute denek: gazte mugimenduaren zerbitzura jardungo duen sare sendo bat gorpuztea, horretarako tresnak eskainiz.

Bide horretan, ezinbestekoak dira maila lokaleko proiektuak, tokiko errealitateen jakitun diren momentutik behar zehatzei erantzuteko eraginkorragoak izan litezkeelako: Gazteiraultza Araban, Leioatik! eta Haraba! campusetan, Ñau Aiaraldean, ehKz Lapurdi, Nafaroa Beherea eta Zuberoan, Galerna Zumaian, Zorroztarrie Arratian, Trikimailu Iruñerrian, Zeresana Lekeition…

Horien guztien jarduna biltzen duen txokoa estrategikoa litzateke Topatu. Batak bestea osagarritzen duela kontuan hartuta, elkarlanaren bideak jorratzen ari baitira egunez egun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude