Ipar Euskal Herriari "ezagupena" aitortuko diola esan arren, egitura konkretuez ez du hitz egin Lebranchu ministroak

  • Marylise Lebranchu Frantziako Estatu Erreforma eta Deszentralizazioko ministroa euskal hautetsien ordezkaritzarekin bildu zen atzo Parisen, Ipar Euskal Herriari eskumen bereziak emango lizkiokeen erakundeaz hitz egiteko.


2012ko urriaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskal ordezkaritza Parisen (Argazkia: Xabier Madariaga)

Hautetsiek adierazi dutenez, Ipar Euskal Herriko aitortza instituzionalari buruzko gogoetarekin jarraitzeko prest agertu da ministroa, baina ez zuen Lurralde Elkargoaz hitz egin. Pasa den astean egin zituen adierazpenei tiraka, "modu instituzionalik onena bilatzeko lan egin behar" dela esan du Lebranchuk.

Xabier Madariaga EiTBko korrespontsalak atzo Twitter bidez jakinarazi zuenez, "Euskal Herriari ezagupena aitortuko diola" ziurtatu du Deszentralizaziorako ministroak. Horren harira, euskal hautetsien ordezkari Jean-Jacques Lasserre senatariak adierazi du Lebranchu ministroa "Euskal Herria aitortzearen alde dagoela", baina era berean "oso dozierra korapilotsua dela" aitortu diela.

Bestalde, Lurralde Elkargoaren alde lanean diharduen Batera plataformak azaldu duenez, Lebranchu Euskal Herrira itzuliko da 2013ko urtarrilean, erakundearen gaiaz hitz egiteko. Kazeta.info-k dioenez, litekeena da abenduan Frantziako Parlamentuak onartuko duen Deszentralizazioaren 3. aktak Euskal Herriari buruz deus zehatzik ez jasotzea, eta datorren urteari begira, marko orokor horretatik at, Parisek proposamen bat egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurralde Elkargoa
2021-04-13 | ARGIA
14.000 etxe huts eta 51.000 bigarren etxe aurreikusten dituzte bost urte barru Ipar Euskal Herrian

Euskal Hirigune Elkargoko batzar berezia egin dute 232 hautetsiek, bideokonferentziaz. Aurtengo aurrekontua eta Bizilekuen Tokiko Programa onartu dituzte, baina programa errefusatu eta “anbiziozko etxebizitza politika bat” aldarrikatu du hainbatek.


2020-09-28 | Mikel Eizagirre
Euskal Elkargoak hiru euskal preso politikoren egoera salatu du

Esnal, Haranburu eta Paroti ezartzen ari zaien “heriotza zigorraz” kexu da elkargoa frantziar justiziaren erabakiaren aurkako mozio batean.


2019-01-22 | Euskal Irratiak
27 proposamen helarazi dio Baterak Euskal Hirigune Elkargoari, gobernantzaren hobetzeko

Zortzi atal, 27 proposamen. Hona Baterak Euskal Hirigune Elkargoaren gobernantzaren hobetzeko, Jean-René Etchegaray presidenteari eman dion txostena joan den larunbatean. Baterak, joanden irailetik eskualdeka, 16 herri desberdinetan bilkurak antolatu ditu oharren... [+]


2018-02-13 | Euskal Irratiak
Euskal Elkargoaren hizkuntza politika apirilean aurkeztu behar lukete, Arrabiten hitzetan

Hautetsiak eta euskalgitzako eragileek osatu lan batzordeak ari dira norabide hauen lantzen, Beñat Arrabit, Euskal Elkargoko hizkuntz poltikarako arduradunak, Amikuzeko irratiaren estrenan azpimarratu daukun bezala.


2017-09-10 | Mikel Asurmendi
Ergela irakurriko duena

Oporraldiko azken egunen atzerako kontaketa egitea eskatu zidan buruak nonbait, hartara, ARGIAko egutegiari orri berri bat kendu nion agorrileko hamazazpian. Buruketa hau egitea proposatzen zuen: “Euskal Herriko Lurralde osoa hartzen duen administrazioari nola deitzen... [+]


Eguneraketa berriak daude