argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herriaren txokoa izango da Durangoko Azokan

2009ko azaroaren 25

Hirugarren urtez, Ipar Euskal Herriko argitaletxe eta diskoetxeek leku berezia izango dute Durangoko Azokan. Ikas, Euskaltzaleen Biltzarra, Maiatz eta Gatuzain argitaletxeak eta ZTK eta Agorila diskoetxeak izango dira bertan, 22 berritasunekin. Bestalde, abenduaren 8an Jean Mixel Bedaxagar, PIL PIL, Amaia Riouspeyrous eta Xabaltxek kontzertuak eskainiko dituzte Durangoko Plateruenan.