argia.eus
INPRIMATU
Ipar Euskal Herrian antigenoak supermerkatuetan izango dira salgai
  • Frantziako Gobernuak antigeno probak saltzea baimendu die supermerkatuei, aldizkari ofizialean jaso duenez. "Salbuespen neurria" izango da, eta abenduaren 31ra arte iraungo du indarrean, Berriako kazetari Ekhi Erremundegi Belokik jaso duenez.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 30

Orain arte farmazietan soilik erosi zitezkeen, baina hornikuntza arazoak direla-eta, erabaki dute supermerkatuetan ere saltzea.

Neurri berriak

Omicron aldaerak eragindako bosgarren olatuari aurre egiteko neurri berriak iragarri zituen Frantziako Gobernuak abenduaren 27an. Horien artean, osasun pasea txerto pasea bilakatzea, Iurre Bidegainek Kazeta.eus-en azaldu duenez. Orain arte testek osasun pasea lortzeko balio bazuten, laster txertatua izanaren froga ezinbestekoa izango da txerto pasea deituko dena eskuratzeko.

Bestetik, datozen hiru asteetan telelana behartua izango da, gisa horretan aritu daitezkeen langileen kasuan. Astean gutxienez hiru egunez aritu beharko dira langileak, lau egun posible denean.

Egunotan etxeratze aginduaz hitz egin den arren, horrelakorik ez du iragarri Gobernuak. Eskolak, bestalde, aurreikusi bezala berrabiatuko dira, urtarrilaren 3an.