iPad ordenagailu berria aurkeztu du Applek


2010ko urtarrilaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Zurrumurruek zioten moduan, izen hori du Apple etxeak aurkeztu duen tablet euskarriko ordenagailuak. 680 gramo pisatzen du, eta 9,7 hazbeteko pantaila dauka. Besteak beste aukera ematen du Interneten wifi bidez nabigatzeko, liburu elektroniko zein egunkariak irakurtzeko, on-line jokoetan aritzeko, musika eta bideoak jaitsi eta kudeatzeko, filmak ikusteko... iPhone telefonoaren aplikazio guztiak ere eskainiko ditu. Steve Jobs Apple etxeko kontseilari delegatuaren hitzetan, netbook ordenagailu nanoetatik haratago doa. Telefono adimendunaren eta ordenagailu eramangarriaren artean kokatu du. AEBetan hilabete barru jarriko dute iPad ordenagailua salgai, 500 eta 700 dolar artean, memoria gaitasunaren arabera. 3G-ko konexioagatik 130 dolar gehiago ordaindu beharko dira. Euskal Herrira beranduago helduko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude