Euskal Irratiek zabaldu dutenez Parisko Dei auzitegiak atzera bota du bosgarren helegitea eta 28 urte preso daraman Ion Kepa Parot ez kaleratzeko hautua egin du.
Epaileak presoaren eskaria onartua zuen, baina prokuradoreak beste behin dei egin zuen presoa espetxean mantentzeko. Atzenik azken honi egin dio kasu Dei Auzitegiak.
Baionan hainbat orduko elkarretaratze iraunkorra egiten ari dira presoaren askatasuna eskatzeko. Bagoz kolektiboak "lotsagarritzat" jo du Frantziako Estatuko Justiziak harturiko erabakia.
Ion Parot-en eskaera ezeztatua. Lotsagarria! pic.twitter.com/2GMiwerhmj
— BAGOAZ (@BagoazGO) 2018(e)ko otsailak 22