Ion Kepa Paroten baldintzapeko askatasuna ez du onartu auzitegiak

  • Euskal Irratiek zabaldu dutenez Parisko Dei auzitegiak atzera bota du bosgarren helegitea eta 28 urte preso daraman Ion Kepa Parot ez kaleratzeko hautua egin du.


2018ko otsailaren 22an - 16:34

Epaileak presoaren eskaria onartua zuen, baina prokuradoreak beste behin dei egin zuen presoa espetxean mantentzeko. Atzenik azken honi egin dio kasu Dei Auzitegiak.

Baionan hainbat orduko elkarretaratze iraunkorra egiten ari dira presoaren askatasuna eskatzeko. Bagoz kolektiboak "lotsagarritzat" jo du Frantziako Estatuko Justiziak harturiko erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude