argia.eus
INPRIMATU
Iodo pilulak Belgikan, balizko istripu nuklearren prebentziorako
  • Herrialdeak dituen 11 milioi biztanleei iodo pilulak emango dizkie Belgikak, balizko istripu nuklearren aurrean prebentzio neurri gisa. Gaur-gaurkoz, Belgikak Tihangeko eta Doeleko zentral nuklearrak ditu martxan. Bertako herritarrek iodo pilulak hartzen dituzte.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate Asier Iturralde Sarasola @aldatsa 2016ko apirilaren 29a
Gaur-gaurkoz, Belgikak Tihangeko eta Doeleko zentral nuklearrak ditu martxan.

Belgikako Gobernuak 100 kilometroko erradiora zabaldu du segurtasun esparrua, herrialde osoa barnebilduz. Orain arte, soilik 20 kilometroko erradioan bizi direnei banatu izan dizkiete iodo pilulak. Istripu nuklearra gertatzekotan, tiroide-guruinetan pilatzen den erredakzioa murriztuko zukeen pilulak.

Herrialdeko Tihangeko eta Doeleko zentral nuklearrek segurtasun arazoak izan dituzte azken boladan, pitzaduretatik isuria eta argitu gabeko sabotaje saiakera, besteak beste. Erreaktorea biltzen duen ontziaren metalaren degradatzeak ere kezka eragiten du.

Belgikako Gobernuak harturiko neurriak babestu ditu Jean-Marc Nollet Ecolo alderdi ekologistako kide eta diputatuak, baina adierazi du “herrialde osoak iodo pilulak hartu arren, arrisku nuklearrak hor jarraitzen” duela.

Bi zentral nuklearrak ixteko eskatu dio Alemaniak Belgikari, “arriskutsuak” direla argudiatuz. Alemania zentral nuklearrak ixteko prozesuan dago murgildurik. Belgikako bi zentral nuklearrek 40 urtetik gora dute.

Garoñaren kasua, segurtasun esparrua 100 kilometroko erradiora zabalduko balitz: