argia.eus
INPRIMATU
Intxortako Erresistenteen Eguna antolatu dute apirilaren 19an
  • Bizirik dirauten gudariak, milizianoak eta errepresaliatuen senitartekoak omentzeko izango da Intxortako Erresistenteen Eguna. Asteazkenean aurkeztu zuten eta otsailaren 19an izango da Elgetan. Hirugarren aldiz egingo da Intxortako frentearen errekreazioa.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 19a
Asteazkenean aurkeztu zuten Intxortako Erresistenteen Eguna. (Argazkia: Intxorta 1937 Kultur Elkartea).

Talde memorialistek, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Aldeko Euskal Plataforma osatzen duten alderdi eta sindikatuek eta Elgetako Udalak antolatu dute eguna. Intxortako frentetik bizirik jarraitzen dutenei Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak eginiko lan bat emango diete.

11:30ean ekingo diete eguneko ekitaldiei Intxortako Atea monumentuan errekreazioa eginez. Ondoren, manifestazioa egingo dute Elgetara eta 13:00etan izango da omenaldia Elgetako herriko plazan.