argia.eus
INPRIMATU
Intxaurrandieta eta Errazkinen epaiketan, fiskaltzak ere 45 urteko kalte-ordainen eskaria berretsi du
  • Madrilgo Kontuen Auzitegian Iñaki Errazkinen eta Ainhoa Intxaurrandietaren kontra burutzen ari diren epaiketan, fiskalak bat egin du GHKren abokatuk haien kontra egindako kalte-ordainen eskariarekin: 45 milioi euro, horietatik 36,3 aurreko agintariek sinatutako swap kreditu toxikoengatik, Naiz-Garak aurreratu duenez.

Zero Zabor @zero_zabor 2018ko maiatzaren 11
IƱaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurandieta erdian Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusi ohia dutela Madrilgo epaiketaren lehen egunean. (Argazkia: EITB)

Ostegunean, maiatzak 10, Madrilgo Kontuen Auzitegian egindako auzi-saioan zehaztu zuen bere azken posizioa fiskaltzak, akusazioa aurrera eraman duen GHKren argudioekin bat eginez, alegia Gipuzkoan Bildu agintean zegoenean Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakariak Zubietako erraustegiaren kontratua etetea negoziatu eta likidatu zutelako lurraldeari kopuru horretako kalteak eragin zizkiotela, 8,2 milioi FCC buru zuen enpresa taldearekin adostuta kontratua likidatzeagatik eta 36,6 milioi gehiago aurreko legealdiko agintariek (EAJ eta PSEkoek) erraustegia finantzatzeko sinatutako swap kreditu toxikoen gastuengatik. Intxaurrandietak eta Errazkinek argudiatu dute oso bestelakoa izan zela emaitza, Gipuzkoari erraustegiaren lanak etetearekin urtean 10 milioi euroko galera aurreztu ziotela.

GHkaren lekukotza eskaini dute PSEko Denis Itxaso eta Arcadio Benitez politikariek eta 2007-2011 legealdian erraustegiaren planaren zuzendaritza teknikoa zeraman Armengol Grauk, RESA ingenieritza konpainiakoa bera.

Bitartean, Ainhoa Intxaurrandietak jarraitzen du herriz herri Gipuzkoako erraustegiari buruz daukan informazioa zabaltzen, Gipuzkoa Zutikek antolatu dion hitzaldi saioan. Aste honetan, esaterako, Antzuolan mintzatu da Goienak bildu duenez. "Auzia juridikoa izan beharrean politikoa denean, ez du lasaitasunerako gunerik ematen" esan du Intxaurrandietak.