argia.eus
INPRIMATU
Intxaurrandieta eta Errazkin Madrilera, erraustegia geratzeagatik
  • Espainiako Kontuen Auzitegian, Margarita Mariscal de Gante epaile eta Aznarren ministro-ohiaren aurrean defenditu beharko dute Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek Bildu koalizioaren ordezkari gisa Gipuzkoako erakundeetan ardurak zituztenean orduko Zubietako errauste planta handiaren proiektua gelditzeko erabakia.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 12a
Ainhoa Intxaurrandietak Madrilera trenez egindako bidaian ateratako argazkia.

EAJ eta PSEko GHK-ko egungo ordezkariek auzipetuta daude ataka horretan kontsortzioko lehendakari ohia eta Gipuzkoako ingurumen diputatu ohia.

41 milioi euroko eskatzen dizkie fiskalak, erraustegia geratzeko enpresa-eraikitzaileei ordaindu behar izan zizkien kalte ordainak euren poltsikotik ordaintzea alegia. Epaiketan haien kontra lekuko gisa deklaratuko dute Denis Itsaso Gipuzkoako kultura diputatuak (PSE) eta Arcadio Benite Debabarrena Mankounitateko presenteak (PSE).

Intxaurrandietak eta Errazkinek azaldu dutenez, “mendekua” da epaiketa, halako azpiegitura handi bat gelditzeagatik jazarri nahi dituzte: “Botereak horrela funtzionatzen du. Negozioak ukitzen badizkiozu, zu izango zara beraiek egindako guztiaren erantzule”, azaldu du Intxaurrandietak.