argia.eus
INPRIMATU
Intsumisioaren 25. urteurrenean, hainbat ekitaldi Bilbon
  • 1989ko otsailaren 20an Espainiako Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Intsumisio mugimenduak 25 urte beteko ditu aurki.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 10
Kakitzat koordinakunde antimilitaristak intsumisioaren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak (Argazkia: Kakitzat)

Urte hartan abiatuta, Euskal Herrian Ordezko Gizarte Prestazio deiturikoari, espainiar ejertzitoari eta orokorrean militarismoari aurre egin zien gazte-mugimendu sendoa sortu zen, desobedientzia zibilean oinarritutako borroka egin zuena.

Lan horri esker lortu zen nahitaezko soldaduska zerbitzua bertan behera geratzea Espainiako Estatuan 2001eko abenduan.

25. urteurrena dela eta hainbat ekimen antolatu dituzte Bilbon datozen egunetarako. “Lana eginda eta amaituta dagoela ospatzeko ez, lanean jarraitzeko mila arrazoi daudela gogorarazteko baizik” adierazi dute Kakitzat koordinakunde antimilitaristako kideek.

Hitzaldi, musika eta erakusketak egongo dira otsailaren 19an hasi eta 22ra arte. Larunbatean kalejira zaratatsuarekin eta bazkari herrikoiarekin emango diote amaiera ospakizunari. Informazio gehiago hemen.