Oiartzungo kultur elkarteak zortzigarren edizioa aurkeztu du. Azaroaren 10etik 16ra bitartean hainbat diziplinaren bidez, Oiartzungo eta euskal herri osoko artistak bilduko ditu.
Intimitatearen dimentsio kolektibo, kultural eta politikoa jorratuko ditu Hitzen Lihoa kultur elkarteak. Prentsaurrekoan esan duten, intimitatea ez da norberarengan bukatzen, inguruan ari den elkarrizketa bat eta horregatik, dimentsio kolektiboa du. Era honetan, zazpi egunetan intimitatearen eraikuntzan zein paper betetzen duen gogoetatzeko eta esperimentatzeko plaza eskainiko du.
Honako hau aurtengo antolatu duten egitaraua:
Pintura erakusketarekin irekiko dute edizioa. Azaroaren 12an manifestuaren izango da, eta Miren Amurizak eta Leire Vargasek musika emanaldia eskainiko dute Landetxe Kultur Aretoan. Haurrek ere berain unea izango hurrengo egunean, “Non ezkutatu da nire intimitatea?” goiburua duen filosofia saiorekin. Egun berean arratsaldez, Maitane Nerekan filosofoaren eskutik, Kastro Berri tabernan, “pote filosofikoa” izango da. Azaroaren 14an Ula Iruretagoina arkitektoa, Miren Guillo antropologoa eta Maider Galardir kazetari eta ikerlariaren eskutik mahai ingurua prestatu dute Landetxe Kultur aretoan. Azken aurreko egunean, Izaki Gardenak taldearen kontzertua antolatu dute. Azaroaren 16an amaituko da. Egun horretan, liburu azoka ttikia eta Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala liburuaren irakurketa jarraitua egingo dute. Jarraian liburuan oinarrituta bertso-bazkari literarioa Alaia Martin, Maider Arregi eta Unai Iturriaga bertsolariekin.
Ekimenetan parte hartu ahal izateko sarrerak eta gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean eskuratu daitezke. Sarrera erreserbak hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita.