argia.eus
INPRIMATU
Internetetik ukuilura (Alvaro Rabelli)

2008ko otsailaren 22a

"Hitz gutxitan, eleaniztasunean aurkitu behar den hizkuntzen arteko osagarritasuna, teknologia berrien erabilera eta jendearen interesa dira euskara moduko hizkuntza batek aurrera egin dezan ezarri beharreko neurriak. Baikor antzean utzi gintuzten David Crystalen berbek, hala ere, ez zen luzaroan berantetsi gurpilaren hurrengo bira. Erasoaldia nondik etorri zen jakinda, maltzurki seguru asko, otsoa ardi larruz mozorrotuta seguruago akaso, baina Wall Street Journal egunkaritik jaurtitakoek, euskaldun guztiok ernegatzeaz gain, berriro geure ahuleziaren aurrean biluzik utzi gintuzten".