Interneteko neutraltasuna kolokan AEBetan

  • AEBtako Komunikazio Bazorde Federalak (FCC ingelesezko sigletan) Internet arautzeko neurri berri bat onar dezake, sarearen neutraltasuna, Interneten orain arteko funtsezko printzipioa, kolokan jarriko lukeena.


2014ko maiatzaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 10:18
FCCren proposamen berriak abiadura handiagoa emango lieke gehien ordaintzeko prest dauden konpainiei.

Eztabaida prozesuan den plana beteko balitz, Interneteko industria goitik behera birmoldatuko litzateke zerbitzu-hornitzaileek aukera edukiko bailukete abiadura maila diferenteak eskaintzeko, bezeroak ordaintzen duenaren arabera. Beste era batera esateko: gehiago ordaintzen duenak, konexio azkarragoa.

Arauak sareko neutraltasuna ezabatzea ekarriko luke. Gaur egun, Interneteko edozein edukitara iristeko abiadura bera eskaintzen dute hornitzaileek, desberdindu gabe webgunearen jabea multinazional bat den ala herritar arrunt bat.

Herritarrak kontra

FCCren proposamenak AEBetako telekomunikazio enpresa handien eta erabiltzaileen arteko liskarrak ekarri ditu.

Izan ere, eztabaidatzen ari diren neurriaz gain, bazegoen beste proposamen bat mahai gainean Internet arautzeko. Baztertutako neurri horrek banda zabaleko sarbidea zerbitzu publikotzat joko luke. Interneteko erabiltzaileek, kontsumitzaile taldeek eta hainbat teknologia konpainiek neurri horren aldeko jarrera zuten.

Lehen tramitea pasata, neurri berriak lau hilabeteko tartean kontsulta publikoa pasa beharko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jakintza librea
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude