Sare sozialetan izandako kritiken ostean, Europar Parlamentuak atzera bota du egile eskubideen inguruko zuzentaraua erreformatzeko egindako proposamena eta irailera atzeratu ditu testuaren inguruko negoziazioak.
Euroganberan ostegunean izandako bozketan, 318 parlamentari proposamenaren kontra azaldu dira, 31 abstenitu egin dira eta 278k alde bozkatu dute. Hala, irailean jarraituko dute orain arte zenbait sektore sozialen ingurumariatik kritika oso gogorrak izan dituen testuaren inguruko barne eztabaidek.
MEPs will discuss the proposed copyright laws further in September.
Here is how things unfolded today → https://t.co/zYgCrWjF2Y pic.twitter.com/C8gnFQ6N5h
— European Parliament (@Europarl_EN) 2018(e)ko uztailaren 5(a)
Proposamenaren bi neurrik harrotu dute batez ere hautsa: sarera igotzen den orok copyrighta errespetatzen duela ziurtatzeko galbahea eta egileentzako konpentsazio kanona. Irailean, parlamentuan berriz eztabaidatuko da proposamena eta testuaren artikuluetan aldaketak onartuko dira, ikusteke dago baina, neurri horiei eragingo ote dien.
Interneteko kultura libreari loturiko atari ezagunak –Wikipedia esaterako– bai eta Google bezalako enpresa pribatu erraldoiak erreformarekin desados agertu dira, baita sare sozialetako ekintzaile ugari ere, besteak beste adierazpen askatasuna mugatuko lukeelako.