Internet zelatatzeko erabiltzen diren AEBetako zortzi eraikin sekretu identifikatu dituzte

  • Zelata masiborako erabiltzen ziren zortzi eraikin identifikatu ditu The Intercept hedabideak. "Bijilantziari buruz azken urteetako konturik garrantzitsuena oraintxe argitaratu da, bertan argitu dute AT&T enpresa bilakatu dela interneten etsairik handiena, bere bezeroen eta zure pribatutasunaren aurka sekretuan kolaboratuz", Edward Snowdenen hitzetan.

New York hirian dagoen eraikin honetan Interneteko komunikazioak zelatatzen eta sailkatzen dituztela jakin berri da. (Argazkia: The Intercept)

2018ko ekainaren 26an - 12:59

New York, San Francisco, Chicago, Dallas, Los Angeles, Washington, Seattle eta Atlanta. Hiri hauetan dauden eraikin erraldoi, eta askotan leihorik gabekoak, zertarako erabiltzen ari diren argitaratu dute NSAren espia kabi ezkutuak AEBetako zortzi hiritan erreportajean. "Gotorlekuak diruditen AT&T enpresaren eraikin hauek NSAren monitoreo programa sekretuko gune erabakiorrak dira. Bertatik milaka milioi komunikazio eta dokumentu ikertzen dituzte, iturriek jakinarazi dutenez". Leku hauetan komunikazioak filtratu dituzte 1985etik.

Erreportajean kontatzen dutenez, 2003an NSAk internet zelatatzeko ekimen berri bat abiatu zuten FAIRVIEW izenean. Bertan, hilabete gutxian herritarren 400 mila milioi online komunikazio xurgatu zituzten. AT&T enpresak milioika email bidali dizkio NSAri astean hauek artxibatuta gordetzeko.

Los Angeleseko eraikina, AT&T jartzen duen hori. (The Intercept)

"Publikoki seinalatutako eraikin hauen artean, leherketa nuklear bati eutsiko lioken leihorik gabeko bat nabarmentzen da, New Yorken dagoena. Washingtonen dagoenak gotorlekua dirudi, Kapitoliotik milia erdira dagoen hormigoizko egitura; Chicagokoa West Loop Gate eremuan dago eta lurrikarei eusteko diseinatutako etxeorratza da". Atlanta, Dallas, Los Angeles, Seattle eta San Francisco. Banan bana deskribatzen dituzte eraikinak erreportajean. 

Rian Gallagher eta Henrik Moltke kazetariek sinatutako informazioan bergogoratu dute mundu osoko internet informazio gehiena AEBetatik pasatzen dela sektore honetako enpresa gehienak herrialde horretan kokatuta daudelako, beste hainbat arrazoiren artean.

Washingtoneko eraikina. (The Intercept)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Eguneraketa berriak daude