Internet kontrolatzeko nazioarteko akordioa negoziatzen hasi dira gaur Dubain

  • Gaurtik abiatuta, Nazioarteko Telekomunikazioen Elkarteak (ITU ingelesezko sigletan) bilera egingo du Dubain eta Interneteko hainbat erabiltzaileren artean alarmak piztu dira azken hilabeteetan. Sareko eskubideak murriztu ditzakeen mundu mailako akordioa sinatu dezakete 193 estatutako ministroek, ateak itxita egingo den batzarrean.


2012ko abenduaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Interneti artaziak sartzeko mehatxua ikusi dute askok gaurko bileran.

Dubaiko bileran har daitekeen erabaki nagusietako bat ITUren erabaki ahalmenak zabaltzea da. NBEren barruko agentzia horrek botere handiagoa har dezake Internet erregulatzeko, eta eskumen berriak lor ditzake bestelako sareen, datuen pribatutasunaren, zibersegurtasunaren eta gailu mugikorren esparruetan ere.

Horretarako, Nazioarteko Telekomunikazioen Erregulaziorako akordioa (ITR ingelesezko sigletan) aldatu nahi du ITUk. Gaurko bileran aldaketa zirriborro bat (pdf) jarriko dute mahai gainean; gainera, beste hainbat aldaketa ere proposatu dituzte, publiko egin ez diren arren, Electronic Frontier Foundation erakundeak salatu duenez. Erakunde horren arabera, Interneteko eskubide zibiletan “inpaktu handia” izan dezake akordioaren aldaketak.

Interneteko arrain handiena ere kezkatu da bilkurarekin. Googlek kanpaina jarri du abian ITUren bilerari buruz informatzeko. “Interneten gaineko politikak Internet bezalakoa izan behar du, irekia eta inklusiboa” dio, Dubaiko bileraren harira sinadurak biltzeko prestatu duen webgunean. Beheko bideoa ere sareratu dute, web libre eta irekiaren aldeko mezua zabaltzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude