argia.eus
INPRIMATU
‘Internet familian’ gurasoei zuzendutako gida-sorta plazaratu du Jaurlaritzak
  • Sei liburukik osatzen dute bilduma, haur eta nerabeen garapen-etapen arabera antolatuak. Interneten segurtasunez nabigatzeko eta gailu digitalak egoki erabiltzeko eta arriskuak murrizten saiatzeko jarraibideak jasotzen dituzte.

ARGIA @argia 2024ko otsailaren 08a

“Bizitza errealean babesten irakasten badiegu, zergatik ez dugu hori egingo bizitza birtualean? Haien hazkuntzaren arduradun gisa, familiek sareen sareak dakartzan arriskuetara ere hurbiltzeko betebeharra dute", adierazi du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak.

Bestalde, Igor Bilbaok, bilduma hau egiten lan egin duen adituetako batek, azaldu du gisa ahalik eta praktikoenak direla: "Beharrezkotzat jotzen ditugun jarraibideak eta informazioa sartu ditugu prebentzioa lantzeko eta adingabeei beharrezko aholkuak transmititzeko, beren segurtasuna berma dezaten eta Internetekin duten harremana bide seguruagoa bihur dezaten”.

Sei liburukiak adingabearen garapen-etapen arabera antolatuta daude: 0-3 urte, 4-6 urte, 7-9 urte, 10-12 urte, 13-15 urte, eta 16-18 urte. Jaurlaritzaren webgunean daude eskuragarri: Internet familian: erabilera segururako jarraibideak.