argia.eus
INPRIMATU
Instituzioak eta Chillida familia akordiotik urrun, atzoko bileraren ostean
  • Atzo bildu ziren Donostian Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Chillida familiaren abokatuekin. Bileraren ostean egindako adierazpenetan, argi utzi zuten bi aldeek akordioa urrun dagoela.

2012ko urtarrilaren 26a
Instituzioen eta Txillida familiaren arteko akordioa gero eta hurrunago ikusten da.

Familiak Chillida Leku museoa saldu nahi du, baina instituzioek baztertu egiten dute aukera hori. "Egungo krisi ekonomikoarekin ezin diogu gastu horri aurre egin", esan zuen Blanca Urgell Jaurlaritzako Kultura sailburuak. Familiak, ordea, garbi du: "Erosketa-salmenta testuinguru batean bakarrik ireki daiteke berriro museoa".

Hamar urtez egon zen zabalik Chillida Leku museoa, baina arazo ekonomikoak tarteko, 2010eko abenduaren 31an itxi zuten.

Instituzioek hiru bide planteatzen dituzte arazoa konpontzeko. Batetik, museoari dirua ematea planteatzen dute, defizita estaltzeko asmoarekin, baina kasu horretan familiak hartu beharko luke museoa aurrera eramateko ardura. Bestetik, zuloa estaltzeaz eta kudeaketaz instituzioak beraiek arduratzea, baina krisi ekonomikoan zaildu egiten du aukera hori. Eta azkenik, bi aldeen arteko erdibideko bide bat bilatzea.

Familia, ordea, ez da bere posiziotik mugitzen. Chillida Leku jabetza pribatutik jabetza publikora pasatzea hitzartu nahi du instituzioekin.

Aurreko bilera abenduan egin zuten eta atzokoaren bezperan Urgellek adierazi zuenez, negoziazioak "bertan-behera" gera daitezke, aurrerapausorik eman ezean.