Euskal ilustrazioaren erreferentzia izandako Azkoitiko Insausti jauregia eraberrituta zabaldu dute. Xabier Munibe Peñafloridako kondearen etxea eta Euskalerriko Adiskideen Elkartearen egoitza izandako jauregia Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen 1990ean. Jaurlaritzak bere gain hartu du jauregia zaharberritzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua. Adiskideen Elkarteko arduradunen esanetan, hainbat ekitaldi antolatuko dute bertan "hausnarketa gunea" izan dadin. Hala, Ilustración, Ilustraciones Nazioarteko Batzarra egingo dute 2007ko azaroan.