"Inposizioa" salatu dute gaztelaniazko haur eskoletako hainbat gurasok


  • Hedabideen arabera, Donibane eta Arrosadiako haur eskoletako "ehun bat lagun" bildu dira Iruñeko udal plazan, haur eskoletako eskaintza Iruñeko "errealitate soziolinguistikora" egokitu dezaten eskatzeko.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 18an - 09:41
Iruñeko Udalak haur eskolen eremuan hartutako erabakiaren aurka egin dute hainbat herritarrek. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Ildo horretatik, euskarazko eskaintza handitu dadin babestu dute, beti ere, gaztelaniazko eta ingelesezko eskaintza murriztu gabe.

Arrotxapeako Hello Rochapea eskolak ere bat egin du elkarretaratzearekin, ingelesaren defentsan. Asiron, inposizioari ez, Arrotxapean ingelesa nahi dugu eta Hizkuntza ereduen inposizioari ez izan dira erabilitako leloetako batzuk.

Euskarazko eskaintza handitzea "beharrezkotzat" jo dute elkarretaratzera bertaratutakoek, baina "ezegokia" deritzote gaztelaniazkoa murrizteari. "Elkartasuna adierazi nahi diegu 0 eta 3 urte bitarteko haurrak euskaraz apuntatu nahi eta ezin izan duten horiei, baina euskarazko eskaintza handitzeko gaztelaniazkoa kentzea guztiz desegokia iruditzen zaigu", esan dute elkarretaratzean irakurritako idazkian. Erabakia ez da "ez etikoa ezta bidezkoa ere", haien hitzetan.

Era berean, auzoak "gaztelaniazko eskaintzarik gabe" geratzen direla ekarri dute gogora. Gaztelaniazko bi haur eskola "ixtea" kritikatu dute, "gaztelaniazko eskariak euskarazkoa hirukoizten duelako".

Egun, hamazazpi haur eskola daude; horietatik, bi baino ez dira euskaraz. Euskarazko bi haur eskola berriek zenbakiak pixka bat aldatuko dituzte: lauk eskainiko dute euskara.

Aranzadi, euskarazko haur eskolen alde

Aranzadiko kideak esku orriak banatzeko azaldu dira mobilizaziora, Iruñean seme-alabak euskaraz hezi nahi duen "edozeinek" horretarako eskubidea izan beharko lukeela aldarrikatzeko.

"Egungo euskarazko eskariak hirukoiztu egiten du udalaren eskaintza. Euskal hiztunek 30 urte daramatzate, 1986an Euskararen Foru Legea onartu zutenetik, hizkuntza eskubideak nola urratzen dizkieten ikusten", esan du Aranzadik.

Adierazi dutenez, haur eskoletan 1.578 plazatik %23 izanen dira euskaraz; lehen hezkuntzan, %30ekoa da eskaria.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude