argia.eus
INPRIMATU
Unai Mendizabal, Adi! elkartea
“Inork ez du dirua ezeren truke ematen, nola da posible EAJk hainbeste bereganatzea?”
  • Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea… Horiek eta gehiago dira Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalak De Miguel auzia delakoan zehaztutako delituak.

Zebrabidea @zebrabidea 2016ko martxoaren 17a
Alfredo De Miguel, EAJko kide ohia, artxiboko irudi batean.

Denera, hogeiren bat delitu egotzi dizkio Alfredo de Miguel auzipetu eta EAJko buruzagi ohiari. Zigor eskaera gogorra ere egin du Josu Izagirre fiskalak, ahozko epaiketara bidean den auzian: ia 55 urteko kartzela zigorra, eta 25 milioi euroko bermea.

Luze jotzen ari den ustelkeria auzia da hizpide hartu duguna, eta horri begira jarriko gara jarraian. Gasteizko Halabedi irratiko estudioarekin bat egin dugu, Igor Goikolea esatariak ustelkeriaren aurkako Adi! elkarteko Unai Mendizabali elkarrizketa egin baitio.

Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.