Inor gutxik gaindituko luke EH Bildu mugarik gabeko oztopo ideologiko-lasterketan

  • EH Bildu, beraren borondatez eta barne kontsultarik egin gabe, espainiar gizartearen zati izatera pasatu da. Bada, automatikoki Espainiako eskubide osoko kide egin eta espainiar sistemaren klub esklusiboan onartua, alajaina!


2017ko irailaren 11n - 08:37

Bartzelona eta Cambrils-eko atentatuen ondoren Espainiako diputatuen kongresuak  adierazitakoaren ildotik, azpimarratzekoa da, lehenengo eta behin, halako atentatu-sortaren jatorria eta arrazoiak alde batera uzten dituela. Alegia, modu errazean esanda, halako gertakarien sorburua inperialismo yankian, britainiarrean, frantsesean, sionistan eta bestelako inperialismoetan datza, beraiek izan baitziren Al-Quaeda, ISIS eta abar sortu zituztenak, eremu geopolitiko eta estrategiko zabalaz jabetzeko helburu bakarrarekin, alde batetik, petrolioan, gasean, urriak diren mineral preziatuetan eta ur edangarrian aberatsak direlako, eta bestetik, erantzun gisa nazioarteko kapitalaren inperioetara makurtzen ez ziren erregimenen kasuan.

EH Bildu, beraren borondatez eta barne kontsultarik egin gabe, espainiar gizartearen zati izatera pasatu da. Bada, automatikoki Espainiako eskubide osoko kide egin eta espainiar sistemaren klub esklusiboan onartua, alajaina! Halakorik ezean, ofiziala ez den (iraultzailea ere ez) jarrera agertuko zen inperialismoaren aurrean eta, horrenbestez, kritikak eta gaitzespenak jasoak izango ziren. Hau da, iruzur handia estalpean edukita, laudorioa eta baimen osoa ematen zaizkio kapitalaren poliziari, eta indarkeria “demokratiko” bakarra legitimatzean, gainerako indarkeriak (defentsarako zein nazio askapenerako zuzenduak) terrorismo hustzat jotzen dira.

Esan genuen bezala, EH Bildu Euskal Herria Sozialistaren aldeko planteamenduetatik aldentzen ari zen ziztu bizian, baina oraingo honetan ez da nahikoa izan zapaltzen gaituztenekin kolaboratzea edo haiei men egitea.

Errendizioaren (versus aldebakartasuna) gidoian gauza gehiago exijitzen dira, bada, Euskal Herri Langilearen etsaiaren aurrean azken lubakia izatetik, EH Bilduk, edo beraren kasta burokratikoak, erreformistak, burges txikiak eta eskuinagokoak, espainiar sarean parte aktiboa hartzea erabaki du maila guztietan.

EH Bildu sartu da estatu zapaltzaile eta kapitalista demokratikoen “estatu-arrazoiaren eskubide eta betebeharretan”, haien gutxiengoen aldeko araudi esklusiboak dituztenak, etorkizunean estatua osatzen duten frakzio burgesentzat inongo funtsezko aldaketarik gerta ez dadin. EH Bilduk beste muga bat zeharkatu du, gutxi geratzen bazaizkio ere.

Horren harira, badira esaten dutenak Sortuk urteak daramatzala okerreko bidean. Era berean, bagara pentsatzen dugunok aurrez ondo kalkulatutako eta aztertutako bide orria gauzatzen ari dela, eta haren diseinu orokorra aspaldiko kontua bazen ere, azken urteotan jarri da praktikan.

Izan ere, ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta, goizetik gauera, azken hirurogei urteetako bidea penagarritzat, erokeriatzat, zentzugabeko antidemokraziatzat  eta etengabeko sufrimendu-iturritzat jotzen bada.

Badirudi EH Bildun nahikoa kezkarik sortzen ez duela Euskal Herriko indar okupatzaileak bizikidetzaren eta askatasunen bermatzaile gisa agertzea. Zergatik ez da arduratzen, teorian beraren oinarriak iritzi berekoak ez badira? Edo egintza burutuen poderioz geroz eta tarte laburragoa dago oinarrien eta buruzagien artean?

Halaber, ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta independentzia eta sozialismoa edo borroka antipatriarkala bereizten badituzu, ez eta, internazionalista izateari uko egiten badiozu ere. Ez dago gauzak beste era batean egiterik, baldin eta “zentro-ezkerrekoez”, “independentista ez diren ezkertiarrez”, enpresaburuez eta burgesia txikiaz, oro har, gehi “marxistez” osaturiko tren bateko buru izan nahi baduzu. Ezin daiteke beste era batean egin kontu txiki batengatik soilik: klase-borroka egon badagoelako eta batzuen eta besteen interesak antagonikoak direlako. Horrexegatik, besterik ez.

P. D.

Badirudi EH Bildun kezkarik (edo nahikoa kezkarik) sortzen ez duela euskal leherkariz beteriko ehunka edukiontzi (milaka tona) Yemeneko bonbardaketetan eta zibilen garbiketa-setioetan kopuru ofizialen arabera milioi erdi pertsona (auskalo zenbat) koleraz kutsatu dituztenei bidali izana. Egia esan, leherkariak bidaltzen dira terrorismo bahabista eta salafista finantzatzen dituztenei, zehazki, Arabia Saudi eta Qatar, besteak beste.

Badirudi EH Bildun kezkarik sortzen ez dutela Euskal Herrian zabaldutako polizia guztiek torturatu dituzten mailaka pertsonak. Horra pilotakaden ondorioz begirik gabe gelditu direnak, milaka jipoituak, gaseztatuak, irainduak, iheslariak, espetxeratuak, erailak… edo ez zaio gehiegi arduratzen. Agian Ekialde Ertaineko sarraskitzaileen, inbaditzaileen eta lapurren argazkian ateratzeko interes handia dutelako. Zein izango lirateke, beraz, benetako arrazoiak?

Badirudi EH Bildun nahikoa kezkarik sortzen ez duela Euskal Herriko indar okupatzaileak bizikidetzaren eta askatasunen bermatzaile gisa agertzea. Zergatik ez da arduratzen, teorian beraren oinarriak iritzi berekoak ez badira? Edo egintza burutuen poderioz geroz eta tarte laburragoa dago oinarrien eta buruzagien artean?

Jon Iurrebaso, ETAko euskal preso politiko ohia

2017ko irailak 10

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude